Prensa

Gazteleraz

Descripción del proyecto

arraun the world

Qué es “Olentzero Munduan, Arraun the World” y en qué punto estamos

“Olentzero Munduan, Arraun the World” es un viaje documental por lugares remotos del mundo, que nace de la necesidad de facilitar la comunicación, acercamiento y unión entre personas que, por circunstancias de la vida se ven obligadas a estar lejos las unas de las otras.

El proyecto comenzó hace algo más de 5 años, con una carencia de medios que suplimos a base de esfuerzo e ilusión.

Por qué “Olentzero Munduan, Arraun the World”

El proyecto comenzó unas Navidades hace algo más de 3 años cuando, trabajando como Olentzero en un barrio de Bilbao, se me acercaban los niños llenos de deseos y regalos que querían recibir.

Mi sorpresa llegó cuando uno de ellos me pidió que los regalos tuvieran un destino diferente: quería que llegaran a sus hermanos en Senegal. Mientras me daba unas fotos y una carta muy especial, vi en su mirada un largo viaje lleno de peligros e incertidumbres que le habían llevado a separarse de su gente. Me dijo que encontraría a sus hermanos en un pueblo llamado Thies, a tres calles de la panadería de Moustafá.

*Y así, el niño se marchó, satisfecho por lo que le había pedido a un señor que, según le habían contado, entregaba regalos e ilusión.
Tuve esa idea por la cabeza y, en un principio, empecé a escribir una historia sobre un nieto de Olentzero que viajaba por todo el mundo. Mientras escribía esa historia, fui imaginándome que yo podría encarnar esa figura del nieto de Olentzero y empecé a dar forma al proyecto, con ayuda de Markel Redondo, Iñigo Grijalba y varias instituciones como el Ayuntamiento y el Kultur de Leioa que creyó en el proyecto desde el principio.

Lo que no sabía el chico es que el regalo más grande me lo había dejado él a mí: era la semilla de lo que pocos meses después se convertiría en un viaje por
el mundo repartiendo las cartas, regalos y video-mensajes, de los que por distintos motivos han tenido que abandonar a sus familias y no tienen medios ni recursos para comunicarse con ellas.*

Iñigo Iraultza García

Comenzó así un proyecto que se ha adaptado a los tiempos de multiculturalidad en los que vivimos, llevando buenas noticias y regalos fuera de nuestras fronteras. Primero fue en Marruecos y el Sahara Occidental, las pasadas Navidades en el sur de México, Guatemala, Honduras y Nicaragua, este año ha sido Filipinas donde con un remo (en Euskera Arraun) surcamos mares, recorrimos selvas y atravesamos desiertos, siempre con la improvisación constante de estar relatando un cuento lleno de sentimientos… Viviendo continuas situaciones surrealistas, llenas de humor, amor y, a veces, hasta de peligro.

Así mismo intenta, mediante un acto simbólico, unir continentes por medio de los sentimientos que se regalan creando un encuentro entre diferentes personas y culturas.

Además, gracias a estos viajes, hemos tenido la oportunidad de dar a conocer una costumbre nuestra y, de paso, hemos aprendido nosotros también de la cultura de otros lugares.Una forma muy enriquecedora de enseñar lo propio y valorar lo desconocido.


Cómo seguir el proyecto

Puedes acompañarnos:
1. A través de nuestro blog: www.arrauntheworld.com
2. Nuestra página de facebook https://www.facebook.com/olentzero.munduan
3. Nuestro canal de Vimeo: vimeo

Euskeraz

Proiektuaren deskribapena

arraun the world

Zer da Olentzero Munduan ta ze puntutan gaude

Norbanakoak elkarrengandik urrun bizitzeko arrazoi bat baino gehiago dago bizitzan. Eta horregatik sortu dugu proiektu hau, haien arteko komunikazioa, gerturatzea eta bat-egitea erraztu nahi dugulako. Proiektua duela bost urte hasi zen, baliabideen eskasia gogo eta ilusioarekin ordezkatuz .

Olentzero Munduan, Arraun the world

Iñigo Iraultza (Iru) , Olentzeroren biloba dugu. Olentzero munduan/Arraun the World ekimenaren bidez, Euskal Herrian diren ume etorkinen opari eta mezuak banatzen ditu hauen jaioterrietan.

Afrika aldean, Filipinetan eta Ertamerikan izan zen lan berezi hau burutzeko xedez.

Berak hala azaltzen du, ekimenaren nondik norakoak: Ideia duela zenbait urte sortu zen. Gabonak zirela eta, Olentzero lanak burutu behar izan nituen Bilboko auzo batean, umeen gutunak jasotzen, etab…

Gutun hauetako asko ume etorkinen gutunak ziren eta hauetan ume hauek bere jaioterrian utzitako senideentzako opariak eskatzen zituzten. Ideia hori buruan bueltaka izan nuen eta, hasieran, munduan zehar bidaiatzen zuen Olentzeroren bilobaren inguruko istorio bat idazten hasi nintzen. Istorioa idazten ari nintzela nik neuk Olentzeroren bilobaren papera bete nezakeela pentsatu nuen, eta zenbait lagunen laguntzarekin ekimena gorpuzten hasi zen

Esan bezala, Olentzerori bidalitako gutun horietan guztietan haien jaioterriko helbideak azaltzen ziren (Maroko, Senegal, Kolonbia … ). Olentzerok bere lana bete behar zuenez, haur hauen eskaerak ere bete ahal izateko Euskal Herritik kanpo atera behar izan du. Olentzero zaharra bere baserrian gustura dagoenez eta Euskal Herrian jada lan handia duenez, bere bilobari egokitu zaio munduan zehar bidaiatzea. Bidaia hauei esker, gainera, gurea den ohitura bat munduan zehar ezagutzera emateko aukera dugu eta, bide batez, guk geuk ere beste herrialdeetako ohitura ere ezagutzeko aukera izan dugu

Olentzero munduan/Arraun the World ekimenaren funtsaz hauxe esan du: Esan bezala ekimen honen xede nagusia Euskal Herrian diren ume etorkin horien guztien nahia betetzea da. Horrela, Olentzeroren bilobak egiten dituen bidaia hauetan Euskal Herrian diren haur horien senitartekoak bisitatzen ditu hauei opariak emateko. Opariek ez dute zertan materialak izan behar eta, sarritan, gutunak edota bideo-mezuak izaten dira

Arraunaren garrantzia ekimenaren izenean bertan dago: Arraun the world. Ingelesarekin egindako hitz joko bat da, ingelesezko Around eta euskarazko Arraun antzeko fonetika baitute. Hitz joko hori aprobetxatuz arrauna ekimen honen sinboloa bilakatu da. Arrauna ere elkartu eta, era berean, urrundu egiten gaituen itsasoa zeharkatzeko sinboloa da. Baina arraunaz gain, bestelako garraiobideak ere erabiltzen ditu Olentzeroren bilobak, hala nola, patinetea, bizikleta, auto-stopa … Arrauna ezinbestekoa da proiektu honetan Amomaren opari bat delako, eta Itsasoaren ondoan bizi garen guztiok beti daramagu hura geure barnean; arrauna eramateak hori gogorarazten digu.

Eta ez Euskal Herria txiki geratu zaiolako, baizik eta mundu osoan nahi dituelako banatu hemen bizi garenon desirak, opariak eta mezuak, munduaren bestaldean bizi diren eta hainbeste maite dituztenenganaino heldu arte. Baina zergatik Olentzeroren iloba? Berezkoa irakasteko eta besteena ezagutzeko duen freskotasunagatik.


Proiektua nola jarraitu

Gure urrats guztiak jarraitzeko:

1.Gure blogaren bitartez: www.arrauntheworld.com
2.Gure facebookeko orrialdean facebook
3.Gure Vimeoko kanala: vimeo

Olentzero munduan (euskeraz)

Olentzero Munduan (castellano)

Olentzero Munduan, Arraun the World es un viaje por lugares remotos del mundo  que nace de la necesidad de facilitar la comunicación, acercamiento y unión entre personas que, por circunstancias de la vida se ven obligadas a estar lejos las unas de las otras.

  • DCIM100GOPRO“Olentzero Munduan, Arraun the World”
    El proyecto comenzó unas Navidades hace algo más de 3 años cuando, trabajando como Olentzero en un barrio de Bilbao, se me acercaban los niños con cartas llenas de magia, deseos y regalos que querían recibir. Mi sorpresa llegó cuando uno de ellos me pidió que su carta tuviera un destino diferente: quería que llegaran a sus hermanos en Senegal. Mientras me daba unas fotos y una carta muy especial, vi en su mirada un largo viaje lleno de peligros e incertidumbres que le habían llevado a separarse de su gente. Me dijo que encontraría a sus hermanos en un pueblo llamado Thies, a tres calles de la panadería de Moustafá.
    Y así, el niño se marchó, satisfecho por lo que le había pedido a un señor que, según le habían contado, entregaba regalos e ilusión.
    Lo que no sabía el chico es que el regalo más grande me lo había dejado él a mí: era la semilla de lo que pocos meses después se convertiría en un viaje por el mundo repartiendo los deseos, regalos y video-mensajes, de los que por distintos motivos han tenido que abandonar a sus familias y ahora viven entre nosotros.

  • Comenzó así un proyecto que se ha adaptado a los tiempos de multiculturalidad en los que vivimos, llevando buenas noticias y regalos fuera de nuestras fronteras. Primero fue en Marruecos y el Sahara Occidental, las pasadas Navidades en el sur de México, Guatemala, Honduras y Nicaragua, este año Filipinas donde con un remo (en Euskera *Arraun*)surcamos mares, recorrimos selvas y atravesamos desiertos, siempre con la improvisación constante de estar relatando un cuento lleno de sentimientos viviendo continuas situaciones surrealistas, llenas de humor, amor y, a veces, hasta de peligro.

  • Así mismo intenta, mediante un acto simbólico, unir continentes por medio de los sentimientos que se regalan y que nosotros transportamos a través de la figura de un personaje popular de la cultura vasca como nexo de unión entre las diferentes realidades socioculturales que nos rodean, creando un encuentro entre diferentes personas y culturas.

  • Una forma muy enriquecedora de enseñar lo propio y conocer lo ajeno.

06_1r20/12/2014

Maider Iantzi Goienetxe
Olentzeroren biloba

Gutun batek bizia aldatu zion Iñigo Iraultzari («Iru»). Mutiko batek, bere ikuspegi magikoarekin, opariak Senegalen zegoen anaiari eramateko eskatzen zion Olentzerori. «Iru»k desioa betetzen zuen biloba baten ipuina idatzi zuen, eta orduan, pertsonaia hezur-haragizko bihurtu zen. Ipuinen gisakoak dira bidaiak, baita elkarrizketa hau bera ere.

Pd27_f01_olentzero

Olentzeroren bilobaren istorioa idatzi zuenean, pertsonaia bera izanen zela erabaki zuen Iñigo Iraultzak, “Iru”k. Eta, aktorea izaki, rolean erabat sartu zen, dena posible egiten duen umeen fantasia hori barneratuz, edo bere haur txikia ateraz, pertsonaia baten larruan sartzeak ematen duen askatasunarekin. Haurren jolasteko gogoa eta kuriositatea mugagabeak dira; batzuetan agian ez dute sinesten eta, halere, jokoan sartzen dira.

Magia horretan sinesten du leioarrak eta benetan liluratuta dago duela lau urte sortu zuen Olentzero Munduan ekimenarekin. Aitzinetik ere munduan ibiltzen zen, baina Olentzeroren biloba barrenerago doa. «Jendearen barruko sentimendua ezagutzen dut; hori bai bidaia!».

Bilbon, Indautxuko enparantzan elkartu gara, pinu handi argitsu baten ondoan. Handik hurbil dagoen taberna batean babestu gara euritik eta ez dakigu gu ere ipuinean sartu garelako izanen den, baina bertako argi apala, musika eta giro lasaia ere kontakizunaren parte iruditu zaizkigu. Nolanahi ere, ez da Gabonetako ipuin polit bat. Egoera latzak errealak dira eta bidaiak, gogorrak. Kontent joaten da motxila bete oparirekin (bideo mezuak eta eskuz idatzitako gutunak), baina «ez dira tentelkeriak egiteko lekuak». Halere, momentu horietan ere magia badela uste du. Egoerek, harremanek, gauzek beren fantasia puntua dute. «Zaila da ikustea. Sinestea da kontua».

Melillako hesia du buruan (elkarrizketa hau argitaratzerako, han egonen da Olentzeroren biloba). Irriz dio astotxoak berak ere zetorkionaren beldurrez egin ziola ihes Urdulizeko bere aterpetik. Astebetez bere kasa ibili zen mendiz mendi eta Barrikan topatu zuten. Ikusmin handia sortu zen astoaren kontuarekin eta “Iru” penaz konturatu zen kazetariek elkarrizketetan gehiago galdetzen ziotela animaliaz Melillako bidaiaz baino. Baina gai honek bertze artikulu baterako ematen du…

Bi anaiaren istorioak eraman du Olentzeroren biloba Melillara. Bi mutilak elkarrekin abiatu ziren Gambiatik eta batek hesia zeharkatu zuen eta bertzeak ez. Gurugu mendian bi urte daramatza eta hemen bizi den anaiak ez du bere berririk. “Iru”k kontatu digunez, egoera hagitz larria bizitzen ari dira mendi horretan. Poliziak dena kentzen die: mugikorra, kanpin denda, zapatilak… Eta afrikar piloa hiltzen du. Bi anaien istorioak Melillako hesian gertatzen ari dena islatzen du. «Pertsonak dira eta zerbait egin behar da», defendatu du. Bera elkartu ezin dutenen arteko zubi izaten ahaleginduko da. Argazki bat eskuan bilatuko du anaia.

Bidaiei ekin aitzinetik, ikastola batera joan zen Iñigo Iraultza, umeei Olentzeroren bilobaren ipuina kontatzera. Pertsonaia marrazteko eskatuta, batek arrauna jarri zion; bertze batek patinete baten gainean irudikatu zuen, bi eskuetan zesta bana zuela… Hortik ateratako ideiak, gerora, bidaietan gauzatu dira.

Bideoa eta laguntzeko aukera

Honako helbidean bideo bat ikus daiteke eta, bide batez, proiektua lagundu, aktorearen asmoa bidaia guztiekin dokumental bat osatzea baita: www.verkami.com/projects/6535-olentzero-munduan. Ikastetxez ikastetxe ibili da abenturetatik bueltan eta haurrek harriduraz ikusi dituzte bideoak. Baina, bestalde, eurentzat normala ere bada. Hainbat herritako lagunak dituzte gelan eta bakoitza non bizi den jakin behar dute. «Umetatik hasten bagara lanean, gero ez da egongo hainbeste tentelkeriarik», dio. «Zenbat zurrumurru etorkinei buruz! Min asko egiten dute, haien erruz gure bihotza itxi egiten da».

Berak ere aurreiritziak zituela onartu du eta Marokoko familia batekin bizitako esperientzia azaldu du. Mutil bat Euskal Herrira pateraz ailegatu eta aterpe batean bizi zen. Sendiarekin ez zuen erlaziorik eta bideo mezu bat bidali nahi zion. Olentzeroren bilobari aitaren argazki bat eta erreferentzia gutxi batzuk eman zizkion: «Etxe handi bat da, arrandegi baten ondoan dago». Herri osoa batu zitzaion aita bilatzeko, eta lortu zuen. Bost urte baino gehiago zeramanez semea ikusi gabe, familia erabat hunkitu zen. Sentimenduek bere bidez bidaiatzen dute, berak posible baitu hara joan eta bueltatzea, baina mutil honek ez. «Injustizia itzela da», salatu du.

Aitak semeari aholkuak ematen zizkion distantziatik, amak ordenagailuko pantailan ikusi eta laztantzen zuen… «Azkenean, denok berdinak gara». Eskoletan bideoak erakustean, ikasleen ideia aldatu egiten da. «Pertsonak dira!», ateratzen zaie. «Nola pentsatu duzu ez direla?!». “Iru”ren ustez, hor ikusten da ze botere duten hedabideek, eta erantzukizuna ere bai.

Egoa ebaki eta sentitu

Munduan barna dabilelarik, bere buruaz atzentzen da. Zubia da, ez da existitzen. «Gure egoa alde batera uztean, gure egoa ebakitzean, dena benetakoa da: poza eta pena, sentimendu guztiak eta harremanak», adierazi du emozionatuta; egia erran, elkarrizketa osoan bezala. «Sentitzea gustatzen zait –dio–, gauzak sentimenduarekin egitea». Ez du erran beharrik.

Beti gustatu izan zaio kale antzerkia eta La Pez konpainian dabil. Bere lana kalera eta kaletik bizitzara eraman du eta sentsazio ederrak ditu. Aktore lana desberdin ikusi eta bertze dimentsio batean sentitzen du. Hagitz hunkigarria da Olentzeroren bilobaren larruan sartzea: mundua ez, baina familia batzuen errealitatea alda dezake. Bilboko auzo batean Olentzeroren rola egiten ari zela, jatorriz senegaldarra zen mutil bat magalera hurbildu eta mimoz egindako marrazki eta irudiz betetako gutun bat eman zionean, Senegalen zegoen anaiari eramateko eskatuz, opari ederra egin zion, bizitza aldatu zion oparia.

Olentzeroren bilobak sentimendu bat darama: «Dena da posible». Eta arrisku, zalantza, oztopo… guztiak deseginen dira, nahiz eta nola ez jakin. Bertze Olentzero bat azalduko da beharbada, mundua Olentzeroz beteta baitago. Bertze herri batera joan eta laguntzeko prest sentitu du jendea. Adibidez, Filipinetan, tifoia tokatu zitzaionean. Hartu-emana da.

Maroko, Sahara eta Mauritania Markel Redondo argazkilariarekin eta Iñigo Grifalga hezitzailearekin bisitatu zituen. Ertamerikan Carlos Quiles argazkilaria izan zuen lagun, baina hiru hilabete eman zituen bakarrik eta bidaiarik gogorrena izan zela dio. Filipinetara Fernando Elvira artista plastikoarekin bidaiatu zuen. Baina, azkenean, beti gelditzen da bakarrik, familiaren baten etxean.

Batzuek hala erraten omen diote: «Erotuta zaude». Bertze batzuek: «Zorionak, segi horrela». Dena den, «eromen sanoa» da berea. Erakusketak egin izan ditu. Azkue Fundazioarekin egin zuen bat eta Leioako Kultur Etxeak lagunduta bertzea, Ondiztorren. Indautxuko ikastetxe batean hitzaldi bat eman berri du, ikasleei gustatu zaie eta lagundu eginen diote.

Agian familiak ez du bere hizkuntza hitz egiten eta, halere, barruraino sartzen da, kide bat gehiago bezala. Umearen argazkia edo mezua ikusita, ateak parez pare zabaltzen dizkiote, eta eskuekin jan eta begiradarekin solas egiten dute. Eurek ez dakite Olentzeroren biloba agertuko dela eta gutuna irakurtzen edo bideoa ikusten hastean, barnea irekitzen dute. «Hori bai magikoa! Sortzen den giroa… Animalia bat sentitzen naiz. Mugitzen naiz eta dena ulertzen dut. Gauza horiek arima elikatzen dute».

Baina gurasoei barrenetik halako mina ateratzen zaiela ikustean, ardura pixka bat sentitzen du. Gero eurekin egoten da eta konturatzen da: «Bale, zauria ireki dut. Baina badakite umea bizirik dagoela». Bueltatzeko eskatzen diote: «Etorriko da Olentzero berri onak ematera?».

Elkarrizketaren unean oraindik ez zekien bizikletan edo auto-stop eginez joanen zen Melillara. Urtarrilean, Errumaniako hamalau familia bisitatu nahiko lituzke, Euskal Herrian dituzten senideen mezuak eramateko.

Melillan pasatuko ditu Eguberriak, baina aurten alaba izan du eta bueltatu eginen da berekin egoteko. «Bizitza asko aldatzen da –dio–. Baina gero Melillara itzuliko naiz». Nabari zaio halako gauzak egiteko beharra duela, paper batekin eguneroko mugak gainditzeko. «Dena lotuta dago, hori da bizitza, eta hori barruan sentitzen dudanean, ume bat bezala sentitzen naiz, sekretu bat daukat hor…». •

Bi anaiaren istorioak eraman du Melillara. Bat hona iritsi zen hesia zeharkatuta eta bertzea Gurugu mendian dago, duela bi urtetik. Bien arteko zubi izan nahi du Olentzeroren bilobak

Maider Iantzi Goienetxe

Orbea

Una Orbea para que el nieto de ‘Olentzero’ reparta regalos por el mundo

2014-12-18

Iñigo Iraultza recorre el planeta recogiendo y entregando las cartas y regalos de inmigrantes que no pueden comunicarse con sus familiares, una iniciativa en la que participan Orbea y Ciclos Getxo.

Iñigo Iraultza trabajaba recogiendo todas esas ilusiones infantiles plasmadas en un trozo de papel, pero una de esas cartas le conmovió de tal manera que le llevó a crear el proyecto Olentzero Munduan /Arraun the World, iniciativa en la que colabora Orbea a través de Ciclos Getxo.

Esa carta era la de un niño que no pedía regalos: su misiva contenía unas cuantas fotos y un mensaje, y le pedía que se la llevara a su hermano que vivía en Senegal, porque no podían viajar hasta allí. El gesto del pequeño emocionó a Iñigo y le impulsó a ir más allá, repartiendo en sus países de origen los regalos y mensajes de los niños y niñas inmigrantes que viven en Euskadi.

El nieto de Olentzero

El propio Iñigo se define como “nieto de Olentzero”, ya que realiza esta solidaria labor vestido como el mítico personaje que hace felices a miles de niños y niñas vascos, con su bolsa repleta de regalos y el fiel burro que le ayuda en su misión.

Para su próximo proyecto tenía pensado ir con ‘Astotxo’ (‘Burrito’) hasta Ceuta  y Marruecos, pero el animal tuvo un percance y no está preparado para el viaje. Así que, desde Orbea y Ciclos Getxo, le hemos preparado la mejor montura -con permiso de Astotxo- para que siga repartiendo Ilusiones por todo el mundo: una Orbea Mx 29 y un casco M1.

¡Buen viaje, Iñigo y que repartas toda la ilusión que llevas en el saco!

 

Iru, el nieto de Olentzero reparte ilusión por Mexiko

Iru, el nieto del Olentzero, continúa sus viajes por el mundo llevando regalos y mensajes. Primero fue en Marruecos y el Sahara Occidental y las pasadas navidades se fue al sur de México, Guatemala, Honduras y Nicaragua. Ha regresados después de casi tres meses de vivir continuas situaciones surrealistas, llenas de humor, amor y, a veces, hasta de peligro. En México le detuvo la policía la noche del 24 de diciembre cuando trepaba hacia un tejado desde donde iba a entregar regalos. En un tren hizo amistad con “espaldas mojadas” que se dirigían hacia la frontera con Estados Unidos. Llegó hasta aldeas mayas y penetró en barrios marginales de Tegucigalpa donde no se atrevían a entrar ni los locales.

Iru es el nieto del Olentzero. Tiene como misión salir de Euskal Herria para llevar mensajes y regalos a familiares de emigrantes o vascos que viven en el extranjero.

Con este noble propósito estuvo por el Atlas de Marruecos y en el desierto del Sahara. Viajó con su atuendo de carbonero vasco y un remo que le sirvió para cruzar el estrecho de Gibraltar.

El 12 de diciembre de 2012 salió del País Vasco en vuelo a Cancún. Llevaba cinco mensajes a México y dos a Guatemala. En su equipaje cargaba con regalos, fotos, video-mensajes y notificaciones que le habían encargado emigrantes para sus familias en origen. Además llevaba una cesta punta.

En autobús y en autostop comenzó a circular por el Yucatán. El primer lugar que visitó fue una aldea maya en Mérida. Le costó mucho encontrarla. Se hizo tarde y durmió en el pórtico de una iglesia. Los niños que lo despertaron le guiaron hasta la familia que buscaba. Lo acogieron como un hijo y se quedó varios días con ellos. Le enseñaron palabras en maya y él en euskera.

El 21 de diciembre, cuando cambió de ciclo el calendario maya, el nieto del Olentzero conoció a una niña que, asustada por el aviso de la llegada del fin del mundo, se pasó el día a la espera de que el planeta desapareciera.

La segunda visita que realizó fue a la casa de una pareja de ancianos, a los que les entregó cartas y fotos y, aunque sólo hablaban en maya, se comunicó con ellos a base de señales, mirada y gestos.

El 24 de diciembre, Noche Buena, la noche por excelencia del Olentzero, fue a Campeche. Llevaba el regalo de una abuela vasca a su nieto residente  en esta parte de México. No estaba en casa. Desilusionado, Iru se puso a jugar con unos niños a la pelota. Les regaló una piñata llena de dulces y pensó que, además, les podía dar una gran sorpresa haciendo el oficio de Olentzero aquella noche tan señalada.

Iru comenzó a subir al tejado de la casa de los niños para echarles desde la chimenea o la ventana regalos. Al parecer, le vio un vecino y llamó a la policía que se personó inmediatamente. Uno de los policías le apuntó con la pistola y otro le agarró de malas maneras para meterle en el coche patrulla. Le llevaron a comisaría como si fuera un ladrón y de ahí al calabozo en donde compartió la noche con otro preso.

Iru intentaba explicar – vestido de Olentzero y con la cesta punta – de que era el Santa Claus vasco pero a los policías les parecía una historia inverosímil. Finalmente, contó su relato a más personal de la cárcel quienes comprendieron su situación y, después de muchas risas, lo dejaron en libertad.

En Palenque  conoció a varios “espaldas mojadas” en una estación de tren. Se iban a subir al tren de “La Bestia” dirección hacia la frontera con Estados Unidos. Esta es una historia que Iru nos lo contará otro día.

Iru, el nieto del Olentzero, estuvo en el programa de Radio Euskadi y Radio Vitoria, “La Casa de la Palabra” el miércoles 6 de marzo de 2013.

El proyecto de Iru se llama Arraun The World.

Puedes escuchar el audio del programa:

http://www.eitb.com/es/audios/detalle/1278714/el-nieto-olentzero-palenque–radio-euskadi/

 

 

 

 

 

3 pensamientos en “Prensa

  1. Aupa Olentzero!

    Zelan doa zure bidaia?

    Gabonetarako Euskal Herrian izango zara?

    Kontatu nahi dizut Gasteizko Euskararen Etxean Udako Argazki lehiaketa bat antolatu dugula: “Gasteiztarrak arraun the world”.

    Hitz jokoa lapurtu dizugu, ez zaizu axola, ezta?

    Beno, astirik baduzu, idatzi bi lerro eta esan non zuden!

    Besarkada bero bat.

    Iñaki

Los comentarios están cerrados.